sábado, 28 de octubre de 2017

Matematika beti koloretsua

Lau kolore nahikoa dira edozein mapa koloreztatzeko. Zinestezina ezta?  Ordenagailu batek frogatu du ez hain aspaldi eztabaida luzeak eragin dituen lau koloreen teorema.

Hiperbolak geogebrarekin

Geogebra programak hiperbola berriak eraikitzen lagunduko dizu.


y=1/x funtziotik abiatuta hiperbola desberdinak eraikiko dituzu.


1- Aldatu a-ren balioa, y= -1/x, y=3/x eta y=1/2x hiperbola berriak irudikatzeko.
2- Orain, aldatu b-ren balioa y=1/(1+x) eta y=1/(x-2) funtzioen grafikoak lortzeko.
3- c-ren balioa aldatuta, berriz, y=1/x +3 eta y= -4 +1/x funtzio berriak eraikiko dituzu.


martes, 17 de octubre de 2017

Ekuazioekin hasteko

Ekuazioak ebaztea berdintza beteko duen hizkiaren balioa aurkitzea da. Denetariko ekuazioak dituzu zerrendan: emaitzarik gabeak, emaitza bakarrekoak eta emaitza anitzekoak. Hasteko, galdetu iezaiozu zeure buruari zer balio izan behar duen x-ak berdintza egia izan dadin; ziurrenik gai izango zara paperik gabe asmatzeko. Ekuazioekin hasteko

sábado, 14 de octubre de 2017

BIDERKETAK eskutik eskura

Hona 6, 7, 8 eta 9 zenbakien arteko biderketak eskutik eskura.





1. urratsa: Eman hatzamar bakoitzari bere balioa irudian bezala 


2. urratsa: Erabaki zein biderketa egin behar duzun eta jarri hatzamarrak elkarrekin.



3. urratsa: Batu elkartuta dauden bi hatzamarrak eta horien azpian daudenak, gure adibidean 5, horiek hamarrekoak dira.

4. urratsa: Biderkatu esku batean eta bestean, lotutako hatzamarren goi aldean dauden
hatzamarrak, batekoak izango direnak. 3X2=6, gure kasuan.

8X7= 56


MENGER-EN ESPONJA Objektu fraktalak zer diren ulertzeko Building with blocks programa erabili daiteke Menger-en esponjaren 2 iterazio e...