sábado, 11 de noviembre de 2017

MENGER-EN ESPONJA

Objektu fraktalak zer diren ulertzeko Building with blocks programa erabili daiteke Menger-en esponjaren 2 iterazio eraikitzeko.

1.- 9x9 kubo bat osatu  

Kubo.JPG

2.- Aurpegi bakoitzean zentroan 3x3 kuboa ezabatu, baita kubo zentrala.
Menger01.JPG
3- Guztira 20 3x3 kubo ditugu, errepikatu 2. pausua horietako bakoitzean.
Menger.JPG
Menger2.JPG
4.- Prozesu hau infinitu aldiz errrepikatuz lortzen da Menger-ren esponja
 

domingo, 5 de noviembre de 2017

PIPAK


Zeinek dio matematika aspergarria denik?   On egin!


THEANO

Theano, (K.a. VI. mendea)  
Zenbakia, unibertsoaren esentzia  Theano, matematikaren historian ezagutzen diren emakumeetatik lehenengoetakoa da. Antzinako Grezian bizi izan zen, K.a. VI mendean. Bere senar Pitagorasen itzala da, dudarik gabe, Theano guztiz ezezaguna izatearen arrazoia . Eskola Pitagorikoan ikasle aurreratuenetakoa izanagatik Pitagoras hiltzean eskolaren kargu egin zen bere alabekin batera. Pitagorasen dotrina zabaltzeaz gain, matematika, fisika eta medikuntzaren inguruko lan ugari egin zituen. Matematika alorrean aipatzekoa da urrezko proportzioaren inguruko bere lana. Beheko dokumentuan detailez azaltzen da nola emakume eta gizonek elkarlanean jarduten zuten eta jardun horien emaitza oparoak.

THEANO eta urrezko zenbakia 

MATEMATIKA 2.0

Hurrengo bideoa ikusita teknologia berrien aurreko batzuen bildurrak ulertu ahal izango dituzue.  "Del papiro al libro" ezagunaren euskarako bertsioa da, Oñatiko Txantxiku ikastolako irakaslea den Roberto Maiztegiren ahotan.  Ondo pasa!

Diruzaleak, matezaleak?

Ezagutuko duzue agian CIENCIA AL PIL-PIL bloga. Bertan, Raúl Ibañez matematikari eta dibulgatzaileak, noizean behin, buruketak proposatzen ditu. Hona azkena,


KONTUZ DIRUZORROEKIN!

 7 diruzorro dituzu eta 127 txanpon, guztiak euro batekoak. Nola banatu behar dituzu txanponak diruzorroetan 1€ eta 127€ bitarteko edozein kantitate ordaintzeko diruzorro osoak emanda egin behar baduzu, hau da, ezin baduzu zorro desberdineko dirurik hartu ?








MENGER-EN ESPONJA Objektu fraktalak zer diren ulertzeko Building with blocks programa erabili daiteke Menger-en esponjaren 2 iterazio e...